2016-01-11

URRIAK 6KO SAIO TEORIKOA

URRIAK 6KO SAIO TEORIKOA

Urriak 6ko saio teorikoan "zelatatu" eta "zelatatzaile" gaiei buruz hitz egin genuen. Hasteko, Aingeruk panoptiko bat erakutsi zuen non erdian dorre bat dagoen eta hortik presoak zelatatuak izaten ziren. Preso hauek bazekiten zelatatuak izan zitezkeela, baina, zehazki noiz ez zuten jakingo.

Sarrera honen ondoren, ¿ Por qué me vigilas si no soy nadie? izeneko bideoa ikusi genuen. Bideoan Marta Peiranok azpimarratu egiten du zenbat informazio sortzen dugun egunero eta hau inkonstzienteki erabiltzen dugun eta baita ere sare sozialetan anonimatoa mantentzearen garrantzia. Lehenengo puntuan, egunero erabiltzen ditugun gauzak daude, adibidez, mugikorrak, unibertsitateko txartela, buseko txartela..etab. Hauek guztiak zelatatzaileei informazioa ematen die guri buruz. 

Gero, taldeka jarri ginen eta taula hau bete genuen: 

NORKNOLAERRESISTENTZIA
EgelaNabigazioaren kontrolaPertsona batek besteei pasatzea irakurgaiak; beti irekita edukitzea
GPS mugikorraPosizionamenduaren kontrolaKentzea
GoogleDatu pertsonalak; guztiakAsmatzea
Banketxeak/ kreditu txartelak (bestelakoak)Datuen kontrolaAhalik eta gutxien
FacebookDatuak; noiz konektatuArgazkiak ez etiketatu
WhatsappKonexioaren azterketaTik bakoitza kendu; ordua kendu; profileko informazioa kontaktu batzuk bakarrik edukitzea
Zerbitzuetako kamerakGure mugimenduak...
Webcam-a (drone)Sartu daitezkeelakoPegatina jarri kamara tapatzeko
Konpainia telefonikoakLokalizazioa; erabilerakModo avion-en jartzea mugikorra

Bukatzen joateko 2.en bideoa ikusi genuen: " Las redes y los datos: una perspectiva crítica". Bideo honek sare sozialen pribatutasunari buruz tratatzen du. Honek azpimarratzen du zein garrantzitsua den kontuz ibilitzea, eta horretarako, mugimenduren bat egin baino lehen analisi ideologiko bat egitea komenigarria dela. 

Azkenik, gure artean hausnartzeko aukera izan genuen. Konturatu gara bideo hauen bidez egunean zehar eta sare sozial desberdinen bidez gure buruari buruzko informazio gehiegi ematen dugula. Nahiz eta, egoera honetaz konstziente ginen ez genuen uste honbesterako zenik. Egoera aldatzeko, saiatu beharko gara ahalik eta informazio gutxien ematen. Irakasleak izaten garenean gure eginkizunetako bat izango da hau transmititzea beraiei, gui bideoek erakutsi diguten bezala.

TEKNOLOGIAREN ERABILERA-KONTZEPTU MAPA


MOVENOTE

Guk egindako hausnarketa honetan, teknologia eta generoa eta teknologia eta haurtzaroa laburtzen dugu, movenoteren bidez.

Movenote

2015-12-14

PRAKTIKETAKO MEMORIA LABURRA

Nik Irungo Txingudi Ikastolan egin ditut nire lehenengo praktikak, lehenengo zikloko 

2.mailan zehazki. Txingudi ikastola Gipuzkoako eskolarik handienetako bat da, 3 

eraikin desberdinetan banaturik dagoelarik (HH, LH, DBH). LHn 800 ikasle inguruan 

egongo dira, eta betidanik "D" eredua izan duen eskola bat da.


Ni 2.mailako ikasgela batean bete dut nire lehenengo prakticuma, bertan 24ikasle 

zeudelarik, 15 mutil eta 9 neska. Gela zaila tokatu zitzaidala esan zidaten, eta horrela 

izan zen, nahiz eta oso gustora egon, gela zaila zela esan behar dut, ikasleak zuten 

jarrerarengatik. Egunero, ikasleak borrokan ibiltzen ziren, bata besteari astintzen eta 

errespetua faltatuz, normalean beti berdina izaten zen. Gainera, ikasleak astinduak 

izatean, inor ez zuen bere burua defendatzen, beldurrarengatik. Hori bai, ikasle guztiak 

oso salatariak ziren, nahiz eta beraiek ez parte hartu gertatutakoan sañatu behar zuten. 

Gainera, esaera bat dago hau  esaten duena: umeek eta mozkorrek ez dituztela gezurrik 

esaten. Gaur egun, asko aldatu da hori, ikasle bat beste ikasle bat astindu eta gero eta 

zuk dena ikusterakoan, astindu duen ikasleari galdetu ea zer gertatu den, eta bere 

erantzuna 4 bersioi desberdinetan eman zuen, eta denak gezurra.


Lanarekiko gehienak ongi ibiltzen ziren, baina beste batzuk bere gainean egotea behar 

zuten, bestela ez ziren gai ezta koadernoa irekitzeko. 

Praktiketan nintzen bitartean, zenbait egunetan, klase ematera ausartu nintzen, irakasgai 

komunekin nahiz soinketarekin. Gelan, momentuan liburua ikusita ematen nuen klasea, 

aldiz, soinketan, irakasleak esan zidan nahi baldin banuen klase bat prestatzea eta 

horrela izan zen. Baita, aipatu beharra daukat ikasleen jarrerak sortutako arazoengatik, 6 

ikaslerekin tutoretza bat prestatu nuela, ikasleen jarrera alda zezan, non ikasleak eta nik 

tratu bat egin genuen. Gainera, praktiketako azken aurreko egunean, tutorea gaixo jarri 

zenez, egun osoan zehar klase eman behar izan nuen, eta oso esperientzia polita izan zen 

hori. Azkeneko egunerako, hainbat ariketa prestatu nituen ikasleentzako, non musikaren 

bitartez guztiek parte hartu zuten eta oso ongi pasatu zuten.


Esperientzia honen bitartez hausnarketa bat sortu dut, zein teknologiaren kontra agertzen 

naiz. Astelehenero ikasleek asteburuan egindakoa kontatzen ziguten, eta ikasle askok 

asteburu osoan etxean geatzen ziren kalera irten gabe, eta denbora horretan edo play 

station, mugikorrarekin edo ordenagailuarekin ematen zuten. Horregatik, leheno esan 

dudan bezala, normala iruditzen zait defendatzen ez jakitea, teknologiarekin jolastea 

nahiago dutelako parkera joan baino. Ematen du, teknologiak asetzen dituela umeek 

behar dituzten behar horiek. Eta azkenean, bizitzako aspektu asko kalean ikasten direla 

pentsatzen dut nik, pertsona izaten azkenean kalean ikasten duzulako. Garapen soziala 

kalean dago, eta txikitatik baztertzen badugu, okerragoa izango da. Horregatik nire 

esaldia hau da: " Parkean ordu gehiago falta zaiela".


Gainera, askotan entzun dut irakasleen partez, eskola atzeratuta gedatu dela 

teknologiarekiko eta egoera hori aldatu beharko dela. Nire ustez, oraingo egoera 

aldatzea oso akats larria izango zen. Ikusi daitekeen bezala, teknologiak gizakiak 

esklabizatu gaitu, eta horrek gero eta alferragoak bihurtzen ari gaitu. Horregatik, nire 

ustez, eskolan teknologia gehiago sartzen badira, ikasleak, hau da, etorkizunean 

langileak izango direnak, ez zirela pertsona sozialak izango pentsatzen dut.


Bukatzeko esan behar dut, oso esperientzia polita izan dela, asko ikasteko balio izan 

zaidana, hala ere, epe laburra izan dela esan behar dut, gauza garrantzitsuak ikasten hasi 

zaren orduko, praktikak amaitzen direlako.

2015-10-06

BERREA


Berrea, Oreinak jelosian daudenean gertatzen da. Irailaren azkeneko asteetan izaten da normalean. Honetan, Orein arrak beraien artean borroka egiten dute, emeekin geratzeko. Oreinak beraien artean komunikatzeko, oso soini polit bat egiten dute.
Nafarroako hainbat herritan entzun eta ikusi daiteke, Eugi aldetik batez ere. 
Gomendatzen dizuet hurrengo urtean entzutera hurbiltzea.